ERREKATXOKO BAILARA: autobide eta txaletak gora, garraio publikoa behera

Bitxia da Barakaldoko azken gune naturalekin gertatzen dena: Instituzio desberdinen artean ez dago inolako arazorik gune berde horien balore naturalak suntsitzen dituzten autobiak, txaletak eta abar eraikitzeko, baina Errekatxora doan autobus bakarrak irauteko gaindiezinezko legezko oztopoak sortzen dira haien artean.

Bizkaiko Foru Aldundiak  (EAJ) Errekatxora doan bus zerbitzua bertan behera uzteko asmoa agertu du, linea hori udal eskuduntza dela argudiatuz. Iragarpen honen arabera badirudi  Udala  eta Aldundia artean komunikaziorik ez dagoela  eta  honetaz gain, Udal Gobernuak (PSOE) isilik jarraitzen du zerbitzu horren jarraipenari inguruko zalantzak handituz.

Errekatxo eta Barakaldoko erdigunea lotzen duen autobusa beharrezkoa da auzo horretan eta Gorostizan bizi diren lagunentzat eta baita ere kiroldegiko erabiltzaileentzat ere. Zerbitzu hori kenduko balute, kaltetutakoak, asko eta asko izango lirateke. Alde batetik, kiroldegiaren erabiltzaileak eta beste aldetik, auzo honetako biztanleak. Izan ere, ibilgailu gehiago egotearen ondorio zuzenak dira; zarata, kea… eta are larriagoa dena ibilgailu pribatua ez daukaten herritarrak guztiz isolatuta geratuko lirateke, oinarrizko garraio publikoa desagertuko litzatekeelako. Azkenik, zonaldea bera ere, ingurugiroaren ikuspegitik serioski kaltetua izango litzateke, ibilgailu pribatuen erabilera handituko litzatekeelako eta honek besteak beste; kutsadura akustikoa, CO2 isurketak ekarriko lituzke. Laburbiltzeko, ingurune hau aisialdirako zonaldea izatetik Barakaldoko beste auzo masifikatu bat izatera pasako litzateke.

Zentzu horretan, herritarrei gogorarazi nahi diegu Udal Gobernuak bultzatutako operazio espekulatiboak Gorostiza eta Errekatxon ehunka luxuzko txalet berri egotea sorrarazi duela eta honen ondorioz, auzo hauek hirigunearekin lotzen dituen bihurgunez beteriko errepidetxoan kotxeen joan etorriak areagotu direla. Honek ingurugiroan daukan eraginari Foru Aldundiak  eraikitako Super-Sur autobiaren eraikuntzarekin eta erabilerarekin batera datozen inpaktuak gehitu behar dizkiogu. Izan ere, autobia berri eta moderno hau ez da beharrezkoa, defizitarioa da eta Argalario, Gorostiza eta Sasiburu ekologikoki izugarri kaltetu eta kaltetzen ditu. Proposamen berri honekin, agintariek zer lortu nahi dute Barakaldon geratzen diren azken gune naturalak betirako suntsitu? Agian, hau da haien helburua izan ere, zonaldeak natura balioak guztiz galdu ezkero hobeto maneiatu dezakete inolako oztopo legalik gabe.

Hala ere, EGUZKI Taldeak pasadizo hau azkenean konponduko denaren esperantza daukagu. EAJ eta PSOEren arteko beste ika-mika bat baino ez dela uste dugu eta azkenean, Errekatxoko bus zerbitzua mantenduko dutela. Aipatu berri ditugun bestelako egitasmoak, askoz garestiagoak eta teknologikoki zailagoak direnak, aurrera eramateko, elkarlanean aritzeko aurkeztu duten prestutasuna oraingoan  ere agertzeko eskatzen diegu.

Amaitzeko, Udal eta Aldundiko Gobernuei dei egiten diegu garraio publikoaren aldeko apustu garbia egiteaz gain geratzen zaizkigun azken gune naturalei babesa emateko eta horretarako beharrezkoa den elkarlanean aritzeko.

Barakaldon, 2012ko maiatzaren 15ean

Una respuesta a «ERREKATXOKO BAILARA: autobide eta txaletak gora, garraio publikoa behera»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *