Ruido y actividades deportivas

MEDIDAS PARA PALIAR LAS MOLESTIAS DE RUIDO OCASIONADAS POR UNAS CANCHAS DE FÚLTBOL Y BALONCESTO

 Un vecino de Getxo denunció la falta de intervención municipal ante las numerosas molestias producidas por unas canchas de fútbol y baloncesto ubicadas junto al edificio donde reside.

 A raíz de la remodelación del parque se instalaron estas canchas donde practican deporte muchos jóvenes. Según nos comunicó este ciudadano, a pesar de que las instalaciones se encuentran semicerradas con plafones de madera acrílica, el nivel de ruido que alcanza durante el día, y sobre todo de noche, resulta excesivo y afecta a la convivencia diaria de la comunidad, especialmente, en horas de descanso.

También dijo ser consciente de que estas instalaciones son una interesante alternativa de ocio para los jóvenes del municipio. Sin embargo, considera que su uso no debe ir en detrimento del derecho del resto de vecinos y vecinas a disfrutar de una vivienda sin molestias.

Aseguró haber puesto varias denuncias en el ayuntamiento solicitando que estudiara medidas para paliar las molestias, pero éste sólo exigió bajar el tono de voz a los jugadores y que finalizaran el juego si era horario nocturno.

No obstante, el interesado consideraba que para corregir con carácter definitivo los ruidos provocados era necesario realizar, primero, mediciones en las viviendas afectadas, para contrastar los niveles de ruido alcanzados. Así, dependiendo de los resultados obtenidos, se podrían concretar las medidas a adoptar.

Tras realizar varias gestiones con el Ayuntamiento de Getxo, éste nos ha informado que, tras comprobar que los paneles de cierre de las porterías de la cancha eran el foco principal del ruido, se ha procedido a sustituirlos por otros elementos más absorbentes que evitan el ruido producido. Si esto no es suficiente, el ayuntamiento se ha comprometido a adoptar cuantas medidas sean necesarias para respetar los máximos sonoros permitidos durante el horario diurno.

Además, se ha colocado un panel informativo en el parque prohibiendo el uso de las instalaciones en horario nocturno.


FUTBOL ETA SASKIBALOI KANTXA BATZUEK SORTUTAKO ZARATA ERAGOZPENAK ARINTZEKO NEURRIAK

 

Getxoko biztanle batek salatu zuenez, udalak ez zuen esku hartzen bera bizi zen eraikinaren ondoan kokatutako futbol eta saskibaloi kantxa batzuek sortutako eragozpen anitzen aurrean.

Parkea eraberritu zenean, kantxa horiek jarri zituzten, eta horietan gazte askok egiten dute kirola. Herritar horrek adierazi zigunez, nahiz eta instalazioak erdi itxita egon egur akrilikozko plafoien bidez, egunez eta, batik bat, gauez sortzen duten zarata gehiegizkoa da eta eragina du komunitateko eguneroko elkarbizitzan, batez ere atseden hartzeko orduetan.

Era berean, kexagileak adierazi zigun jabetzen zela instalazio horiek aisialdirako hautabide interesgarria direla herriko gazteentzat. Hala ere, bere ustez, kantxa horien erabilerak ez du murriztu behar gainontzeko auzokideek eragozpenik gabeko etxebizitzaz gozatzeko duten eskubidea.

Hainbat salaketa jarri omen zituen udaletxean, eragozpenak arintzeko zer neurri har zitezkeen azter zezan eskatzeko, baina udalak jokalariei soilik exijitu omen zien baxuago hitz egin zezatela eta, gaueko orduak baziren, jokoa buka zezatela.

Alabaina, interesdunaren iritziz, sortutako zaratak behin betiko zuzendu nahi baziren, lehendabizi hots-neurketak egin behar ziren eragindako etxebizitzetan, lortutako hots-mailak kontrastatzeko. Horrela, emaitzen arabera, hartu beharreko neurriak zehaztu ahal izango ziren.

Getxoko Udalarekin hainbat gestio egin ondoren, hark hauxe jakinarazi digu: zarata-gune nagusia kantxako ateak ixteko panelak zirela egiaztatu eta gero, haien ordez, beste elementu hots-kentzaile hobeak jarri dituztela, zarata galarazten dutenak. Hori nahikoa ez bada, udalak hitzeman du behar diren neurri guztiak hartuko dituela egunez baimenduta dauden gehienezko hots-mailak bete daitezen.

Gainera, parkean informatzeko taula bat jarri dute, instalazioak gauez erabiltzea debekatuta dagoela dioena.

 

 

 

Una respuesta a “Ruido y actividades deportivas”

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *