El ayuntamiento de Bilbao remite la información ambiental solicitada por una asociación ecologista

jornadaLa asociación Ekologistak Martxan puso en consideración del Ararteko la falta de respuesta del Ayuntamiento de Bilbao a dos solicitudes de información, una sobre el proyecto de restauración de la cantera de Artxondoko dentro de la zona ordenada en el Plan Especial del Pagasarri y otra sobre las actuaciones de desarrollo del Plan Especial del monte Pagasarri.

En el caso de la cantera, solicitó información sobre la tramitación de estudio de impacto ambiental y ser considerada parte interesada en los eventuales procedimientos relacionados con la cantera. También incluyó una solicitud sobre el plan de restauración de la cantera del Peñascal y su grado de desarrollo.
La asociación ecologista denunciaba que, a pesar de haber transcurrido diez meses desde que solicitó la información, no había recibido una respuesta.

Pedimos al Ayuntamiento de Bilbao información sobre las actuaciones seguidas para dar respuesta a estas solicitudes de acceso a información y, en especial, sobre las comunicaciones remitidas al respecto a las personas interesadas.

Tras las gestiones realizadas, el Ayuntamiento de Bilbao nos ha informado de la remisión de la documentación e información requerida a las personas interesadas. En todo caso, la respuesta no se ha ofrecido dentro de los plazos legales previstos en la normativa urbanística y medioambiental.

Por ello, el Ararteko recuerda la obligación de tramitar y resolver las solicitudes de información ambiental y urbanística de forma rápida, preferente y en los plazos previstos en la legislación vigente. Además, las administraciones públicas vascas deben dotarse de los medios técnicos y electrónicos suficientes para cumplir con las obligaciones derivadas de esta legislación.

De forma complementaria a esta obligación legal, resulta de interés buscar fórmulas alternativas para hacer llegar esa información y favorecer la participación de las asociaciones interesadas en temas ambientales.

Vitoria-Gasteiz, 9 de julio de 2015


jornada

Ekologistak Martxan elkarteak Arartekoari azaldu zionez, bi informazio-eskaera egin zizkion Bilboko Udalari: bata, Pagasarriko Plan Berezian antolatutako eremuan, Atxondoko harrobia lehengoratzeko proiektuari buruzkoa, eta bestea, Pagasarri mendiko Plan Berezia garatzeko jardueren gainekoa. Udalak, ordea, ez zion erantzun.

Harrobiari dagokionez, hauxe eskatu zuen: argibideak eman ziezazkiola ingurumen-eraginaren azterketa izapidetzeari buruz, eta elkarte hori alde interesduntzat jo zezatela harrobiarekin lotutako balizko prozeduretan. Orobat, Peñascaleko harrobia lehengoratzeko planaren eta haren garapen-mailaren inguruko informazioa eskatu zuen.

Elkarte ekologista horrek salatu zuenez, informazio hori galdegin zuenetik hamar hilabete igaro ziren arren, ez zuen erantzunik jaso.

Bilboko Udalari galdetu genion ea zer jarduera egin zituen informazioa jasotzeko eskaera horiei erantzuteko, eta, bereziki, zer jakinarazpen bidali zizkien interesdunei gai horren gainean.

Egindako gestioen ondoren, Bilboko Udalak adierazi digu eskatutako agiriak eta informazioa bidali dizkiela interesdunei. Edonola ere, erantzun hori ez du eman hirigintza eta ingurumen arloko araudian ezarrita dauden legezko epeen barruan.

Horregatik, Arartekoak gogorarazi dio ingurumen eta hirigintza arloko informazio-eskaerak bizkor, lehentasunez eta indarreko legerian ezarritako epeetan izapidetu eta ebatzi behar direla. Gainera, euskal herri-administrazioek bitarteko tekniko eta elektroniko nahikoak jarri behar dituzte legeria horren ondoriozko betebeharrak betetzeko.

Legezko betebehar horren osagarri, interesgarria da ordezko beste bide batzuk bilatzea informazio hori helarazteko eta ingurumenezko gaiak ardura zaizkien elkarteen partaidetza ahalbidetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 9a

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *