Propuestas de protección de la barra de Mundaka frente al impacto de las obras de acondicionamiento del litoral

Las obras de reconstrucción del arenal de la Playa de Laida, ejecutadas en 2015, tras los temporales del pasado invierno han provocado un conflicto social y medio ambiental en la zona de Mundaka.

IMG_0232[1]
Un grupo de surfistas y asociaciones ecologistas ha solicitado evaluar el impacto ambiental de los movimientos de arena en el litoral de Ibarrangelu y tomar medidas que reduzcan su afección para la ola de izquierda de Mundaka. Esa ola natural alcanza tubos de 400 metros de recorrido, lo que la convierte en uno de los mejores lugares del mundo para practicar la actividad de surf. En ocasiones anteriores esa ola se ha visto afectada por obras y movimientos de tierras realizados en el litoral.

A comienzos de 2015 el Ministerio de Medio Ambiente aprobó una serie de obras en Ibarrangelu para mejorar los accesos a la playa, el arreglo de los muros de escolleras y el canalizado del arroyo. Esas obras conllevan el transvase de 40.000 metros cúbicos de arena de la zona intermareal al área seca de Laida para regenerar la playa.

Diversas asociaciones e instituciones, entre ellas el Ayuntamiento de Mundaka, solicitaron en mayo la suspensión de los movimientos de arena hasta disponer de nuevos informes técnicos más detallados sobre el plan de regeneración de arenal, ya que la extracción de arena se habría realizado a menos de 50 metros de la orilla sobre la barra de Mundaka.

En respuesta el Ministerio de Medio Ambiente ha promovido una comisión de trabajo en la que también han participado los ayuntamientos de la zona, la Diputación Foral de Bizkaia y el Gobierno Vasco. En esa comisión se han presentado informes de Azti Tecnalia y se ha acordado junto con el Patronato de Urdaibai un plan de intervención.

A pesar de ello diversas asociaciones han insistido en la necesidad de realizar labores de estudio sobre la Barra de Mundaka y promover su protección. Entre otras cuestiones han solicitado a las autoridades a iniciar los trámites para declarar la Barra de Mundaka como “Bien de Interés Cultural” o “Espacio Natural Protegido” de acuerdo con la legislación de protección del patrimonio cultural y patrimonio natural.

A esa campaña en defensa de la ola de Mundaka se han unido varias asociaciones ecologistas que reclaman la realización del pertinente estudio de impacto ambiental dado que se trata de un enclave catalogado como Reserva de la Biosfera.

El Ararteko solo interviene en el control de las actuaciones de las administraciones públicas vascas. A fin de recabar información sobre la situación del litoral tras las obras, iniciamos esta actuación y nos proponemos contactar con las asociaciones o grupos de interés para conocer sus planteamientos y propuestas para, dentro de nuestro ámbito de actuación, promover el acceso a la información y participación ambiental de las partes implicadas en este conflicto sobre la protección de la ola de Mundaka.

Arartekoak ofiziozko jarduera bat abian jarri du itsasbazterra egokitzeko obren inpaktuaren aurrean mundakako barra babesteko proposamenak ezagutze aldera

Foto ubicada en https://www.euskadi.eus/r49-orokorra/es/contenidos/nota_prensa/mundakako_olatua/es_10212/mundakako_olatua.html
Iturria: Eusko Jaurlaritza https://goo.gl/jOmEjz

 Aurreko neguko ekaitzen ostean, Laidako hondartzako hareatza berregiteko lanek, 2015ean egindakoek, gizarte eta ingurumen gatazka eragin dute Mundaka inguruan.

Surflari eta elkarte ekologistez osatutako talde batek Ibarrangeluko itsasbazterrean egin diren harearen mugimenduek izan duten ingurumen inpaktua ebaluatzeko eskatu dute, baita Mundakako ezkerreko olatuan duen eragina murrizteko neurriak har daitezen ere. Olatu natural horrek 400 metroko tutuak eratu ditzake, hortaz, surf egiteko munduko toki onenetariko bat da. Aurrekoetan ere itsasertzean egindako lanek eta lur-mugimenduek olatuan eragina eduki dute.

2015. urtearen hasieran Ingurumen Sailak zenbait lan onetsi zituen Ibarrangelun, hondartzako sarbideak hobetzeko, harri-lubetako hormak konpontzeko eta erreka bideratzeko helburuarekin. Lan horien ondorioz, 40.000 metro kubiko harea marearteko eremutik Laidako eremu lehorrera eraman behar dira hondartza eraberritzeko.

Maiatzean zenbait elkarte eta erakundek, horien artean, Mundakako Udalak, harea-mugimenduak eteteko eskatu zuten, hareatza eraberritzeko planaren inguruan txosten tekniko zehatzagoak esku artean eduki arte. Izan ere, harearen erauzketa Mundakako barraren ertzetik 50 metro baino gutxiagoko distantziara egin behar zen.

Horri erantzunez, Ingurumen Sailak lan batzorde bat sustatu du eta, bertan, eremu horretako udalek ere parte hartu dute, baita Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere. Batzorde horretan Azti Tecnalia delakoaren txostenak aurkeztu dira eta, Urdaibaiko Patronatuarekin batera, esku-hartze plan bat adostu da.

Hala eta guztiz ere, zenbait elkartek azpimarratu dute Mundakako barraren gainean ikerketa lanak egitea beharrezkoa dela eta haren babesa sustatu behar dela. Beste kontu batzuen artean, aginpideei eskatu diete Mundakako barra “Interes Kulturaleko Ondasun” edo “Esparru Natural Babestutzat” jo dezaten, kultura ondarea eta ondare naturala babesteko legeriarekin bat eginez.

Biosferako Erreserba gisa katalogatu den toki bat denez, dagokion ingurumen inpaktuaren ikerketa egin dezaten eskatzen duten elkarte ekologista jakin batzuek Mundakako olatua babesteko kanpaina horrekin bat egin dute.

Arartekoak euskal herri-administrazioen jardueren kontrolari lotuta besterik ez du esku hartzen. Lanen ostean, itsasbazterraren egoerari buruzko informazioa biltze aldera, jarduera hau abian jarri dugu eta elkarte zein interes-taldeekin harremanetan jartzeko asmoa dugu, euren planteamenduak eta proposamenak ezagutze aldera. Horrez gain, gure jarduera eremuaren barruan, informazioa eskuratzeko aukera sustatu eta Mundakako olatua babesteari buruzko gatazkak barne hartzen dituen alderdien ingurumen parte-hartzea bultzatu nahi dugu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *