El medio ambiente en el informe anual del Ararteko al Parlamento Vasco

IMG_0738• Herri-administrazioek jarraitu behar dute ingurumen informazio eskaerak modu azkarrean, lehentasunez eta indarrean dagoen legerian xedatutako hilabeteko epean (gehienez ere) izapidetzeko eta ebazteko eginbeharra betetzen. Horretarako, euskal herri-administrazioei bitarteko tekniko eta elektroniko nahikoak esleitu behar zaizkie legeria horren ondoriozko eginbeharrak bete ditzaten. Legezko betebehar horren osagarri gisa, interesgarria izan daiteke beste formula batzuk bilatzea informazio nahikoa helarazteko eta ingurumen arloko gaietan interesa duten elkarteen partaidetza hobetzeko.

• Herri-administrazioek ingurumen informazioa modu aktiboan zabaltzea ingurumeneko zenbait elementuren egoerari buruzko datuak helarazteko aukera bat da, airea, atmosfera, ura, lurzorua, lurra, paisaiak eta esparru naturalak besteak beste. Testuinguru horretan modu positiboan baloratu dugu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Arartekoak egindako iradokizunari emandako erantzuna. Iradokizun horretan herritar batek neurtzeko kabinen datuei lotutako informazioa hobetzeko egin zuen proposamena jaso zen. Arduradun publikoek ahaleginak egiten jarraitu behar dute webgune horietako erabiltzaileei argibideak eta laguntza teknikoa eskaintzeko, euren ingurumen arloko eskubideak gauzatuz.

• Jarduera kutsatzaileen ingurumen kontrola ez da soilik burutu behar zarata, kirats edo bestelako eragozpenen ondorioz eragindako pertsonek aurkezten dituzten salaketen ostean. Eskumena duen administrazioak modu planifikatuan esku hartu behar du, ingurumen zaintza eta ikuskapen programen bitartez. Esku-hartze publikoa modu koordinatuan gauzatu behar da, ingurumenaren eta pertsonen osasunaren babesean batera jarduten duten administrazio eta erakunde guztien artean. Horretarako, ez-betetzea gertatzen den une zehatzean, eginbeharren betetzea egiaztatu ahal izateko bitarteko tekniko eta pertsonal nahikoak eman behar dira.

• Ingurumen gatazketan herritarren parte-hartzeari dagokionez, topaketa guneak sortzeko proposamena azpimarratu nahi dugu berriz ere, ingurumen kontrolean eskumena duten herri-administrazioek parte hartu dezaten, jarduera kutsatzaileenen funtzionamenduaren titular edo arduradunekin eta interesa duten herritarren elkarteekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude