Medidas positivas promovidas por los ayuntamientos vascos para la prevención de la pobreza energética en Euskadi

nube_pobreza21Arartekoak poz hartu du jakitean aste honetan Irungo Udalak eta Iberdrola energia-enpresak hitzarmen bat sinatu dutela, udalerri horretako energia-pobretasuna pairatzen dutenak eraginkortasunez babesteko. Hitzarmen horretan zenbait koordinazio-tresna ezarri dira energia-hornidura (argindarra eta gasa) ez eteteko egoerarik txarrenean dauden familien etxeetan.

Irungo Udalaren ekimen hori Euskadiko hiru hiriburuek (Bilbo, Gasteiz eta Donostiak) berriki hartu dituzten neurriei gehitzen zaie, eta erabat txertatzen da Arartekoak aldezturiko dinamikan, gure herrialdeko administrazioak baliabideez hornitu daitezen, egoera ekonomiko txarrean daudenei argindar eta gas hornidura bermatzeko.

Hitzarmen horren bidez, koordinazio-tresnak ezarri nahi dira udalaren eta enpresaren artean, udalerrian erroldatuta dauden eta gizarte-larrialdiko diru-laguntza baten onuradun izan daitezkeen pertsonei ez diezaieten energia-hornidura eten faktura ez ordaintzeagatik, betiere pertsona horiek legean ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta kreditu egokia eta nahikoa baldin badago. Era berean, enpresak hitzeman du laguntza horien onuradunei aholkuak eta informazioa emango dizkiela energia eragingarritasunaren arloan.

Ildo horretan, urtarrilean, Arartekoak gomendio orokor bat egin zien euskal administrazioei, Euskadin energia-pobretasunaren ondorioak prebenitu, murriztu eta arintzeko asmoz. Izan ere, fenomeno horrek gure erkidegoko milaka herritarrengan du eragina.

Arartekoak azpimarratzen du energia-pobretasunaren kontra borrokatzeko neurriak xedatuta daudela ezarri beharreko Europako araudian. Araudi horrek agintzen du mekanismo nahikoak ezarri behar direla estualdietan energia-hornidura bermatzeko, eta aldi horien barruan sartu behar direla, nolanahi ere, neguko hilabeteak (abendua, urtarrila, otsaila, martxoa).

Energia-merkatua erregulatzen duten Europako arauek (2009/72/CEE Zuzentaraua eta 2009/73/CEE Zuzentaraua) ezarritako bideari jarraitzen diote Bilbo, Donostia eta Gasteizek eta orain Irunek abiarazi dituztenak bezalako ekimenek. Arau horiek betebehar bat ezartzen diete Euskadiko administrazioei: energia-pobretasunaren aurka borrokatzea, eragindako pertsonen kopurua gutxituz eta haiei lagunduz, energia-horniduran etenak jasan ez ditzaten, batez ere larrialdietan.

Laburbilduz, horiek denak jarduera solidarioaren eredu egokiak dira, eta Arartekoak jarduera hori hedatu nahi du euskal udalerri guztietara eta energia merkaturatzen duten enpresetara, energia berriztagarriaren kooperatibetara eta arlo horretan jarduera berritzaileak eta esperimentalak egiten dituzten sektoreko beste erakunde batzuetara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude