La información ambiental dentro del plazo de un mes

jornadaPertsona batek Arartekoari azaldu zionez, ingurumen arloko informazio eskaera bat egin zuen, baina ez zuen erantzunik jaso araudian ezarritako hilabeteko epearen barruan. Informazio horrek zerikusia zuen Zabalgarbi instalazioaren Zaintza Programan 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2008. urteetan erregistratu ziren agiriekin.

Arartekoak eskaera horri eta informazioa bidaltzeko orduan gertatutako atzerapenari buruzko argibideak eskatu zizkion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari. Sail horrek kexagileari emandako erantzuna helarazi zigun, non eskaera onartu zuen. Igortzeko orduan izandako atzerapenari buruz, txostenean adierazi du eskatutako informazioa hain zabala izanik eta zer aldiri zegokion ikusita, ezinezkoa zela xedatutako epean erantzutea.

Erantzun hori egiaztatu ondoren, Arartekoak bukatu du bere esku-hartzea. Aldez aurretik, Sailari gogorarazi dio bizkor, lehentasuna emanez eta ingurumen arloko informazioa eskuratzeko eskubidea erregulatzen duen araudian ezarritako epeetan izapidetu eta ebatzi behar dituela ingurumen arloko informazio eskaerak.

Kasu honetan, ingurumen arloko administrazioak eskatzaileari jakinarazi behar dio jaso duela haren eskaera, eta hilabete luzatuko dela erantzuteko ohiko epea.

Legezko betebehar horren osagarri, interesgarria da beste bide batzuk bilatzea informazio hori helarazteko eta ingurumen-gaiak ardura zaizkien pertsonei informazioa eskuratzea errazteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude