Argitaratu

Blog publikoa da baina sartu ahal izateko alta emateko posta elektroniko bat bidali behar dizugu edo zure erabiltzaile eta pasahitzarekin erregistratu beharko zara. Erabiltzailea zein pasahitza zuk zeuk aldatu ahalko dituzu erabiltzaileen barruan, zure profilean, ezkerrean dagoen nabigazio menuan. Pertsonaren izenak bere elkarte edo plataformaren izena barne hartzea erabilgarria da. Ahal bada, erabiltzailea identifikatzen duen avatarraren argazkiak elkartearen edo plataformaren logotipoari erreferentzia egin beharko dio.

Blogaren ezkerraldean dagoen nabigazio menuan, behin identifikatuta, zera irakurri ahalko duzu: Hemen sartu editatzeko. Horren bidez bloga administratu ahalko duzu, zure sarrerak edo iruzkinak editatu, bideoak igo, etab.

Zure pantailaren goiko aldean agertuko den nabigazio barratik ere egin daiteke. Bertan, Kontrol-panela topatu ahalko duzu.

Administrazio panelean edo taulan sartzen zarenean, ezkerraldean, blogaren mantentze menua ikusi ahalko duzu. Zurea da!

Eta gogoratu: dokumentu txikiak txertatu ahal dituzu zure postaren testu editorearen gainean dauden edizio botoien bitartez. Guk izen errazak erabiltzeko gomendatzen dugu. Microsoft Office eta OpenDocument delakoen edozein luzapen daukan fitxategia igo daiteke (gehienez 8 MB fitxategi bakoitzeko), baita pdf ere.