Bloga nola erabili

Blogaren funtzionamendua dinamikoagoa egite aldera, parte hartzeko bi modu aintzat hartu ditugu:

– Arartekotik aldizka sarrera bat esekiko dugu, eztabaidagai izango den proposamen batekin. Informaziora heltzeko oinarri diren printzipioak izango dira hizpide. Lehenengoa informaziora heltzeko baldintza formalei buruzkoa izango da.

– Erabiltzaile bakoitzak sarrera berri bat gainera dezake egokitzat deritzonean. Sarrera horretan ingurumen alorreko, sistemaren disfuntzionaltasunari buruzko edo blogarekin zerikusia duen beste edozein garren inguruko informazioa eskuratzerakoan izan duen esperientzia eztabaidan aurkeztu ahalko du.

Argi dago hobe dela zuen esperientzia xehetasun gehiagorekin adieraz dezaketen kasu zehatzak aipatzea baina, gogorarazi nahi dizuegu foroa ez dela erreklamazioak aurkezteko bidea. Horretarako web orria eta ohiko bitartekoak daude. Kexa-formularioa.