Blogen araudiak

Herritarrek parte hartzeko foroaren barruan sortutako ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidearen gaineko blogaren funtzionamendu ona bermatze aldera, egokitzat jo dugu zenbait erabilera-arau zehaztea.Parte hartzen duten pertsona guztiek eta blogaren erabiltzaileek arau horiek bete beharko dituzte. Arauak ezagutzen direla ziurtatzeko, blogaren atal eskuragarri batean argitaratuko dira modu egokian zabaldu daitezen.

I. – Blogaren helburua ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidearen inguruan hausnarketa egiteko esparru bat ezartzea da. Horretarako, autonomia erkidego honetan kokatuta dauden edo agerpena duten elkarteen parte-hartzea bideratuko da. Elkarte horien helburuen artean, xedeetako bat ingurumenaren babesa da.

II.- Blogaren eginkizuna da elkarteetan eta plataformetan eragina duten arazoak, eskubide hori gauzatzearekin lotutakoak, komunean jartzea. Horrez gain, bloga saiatuko da hobekuntzari buruzko eta defentsa erakunde honek eskubidea modu egokian gauzatzeko egiten dituen proposamenen gainean hausnarketa sustatzen.

Bloga ez da kexa zehatzak aurkezteko foro bat. Kexa horiek Ararteko erakundeak dituen mekanismo propioen bitartez planteatu beharko dira. Ingurumenari lotutako beste gai zehatz batzuei buruz eztabaidatzea ez dago haren eginkizunaren barruan. Administratzaileak edukiak antolatuko ditu eta erabakiko du blogeko sarrera gisa sartuko dituen edo dagokion erakundera bidaliko dituen.

III.- Bloga orrialde seguru baten barruan eratuko da, bertan, arau hauen funtzionamendu egokia administratuko da. Horretarako, administratzeaz arduratuko den pertsona bat izendatuko da. Pertsona horrek erabiltzaileak baimenduko ditu, egindako sarrerak kontrolatuko ditu, gerta daitezkeen arazoak konponduko ditu eta, hala badagokio, arau hauen aurkakoak diren iruzkinak ezabatuko ditu.

IV.- Erabiltzaile bakoitzaren parte-hartzea blogaren administratzailearen aldez aurretiko gonbidapenaren bidez baimenduko da. Erabiltzaileak gonbidapena onartzen duenean sartzeko izen bat eta gako bat edukiko du. Erabiltzailearen izenak bere elkartearen edo plataformaren erreferentzia bat barne hartu behar du. Partikular moduan jarduten dutenen kasua salbuespena da, horiek izena eta abizena jakinarazi beharko dute. Ahal bada, erabiltzailea identifikatzen duen avatarraren argazkiak elkartearen edo plataformaren logotipoari erreferentzia egin beharko dio.

V.- Bloga erabiltzaileen parte-hartzea eta adierazpen askatasuna sustatzen saiatuko da. Blogaren barruan, erabiltzaile bakoitza bere iritzien eta ekintzen arduraduna izango da. Argitaratzen diren mezuak, blogaren edukia aintzat hartuta, interes orokorrekoak izan behar dira eta ez dira defentsa erakundearekin edo blogaren beste erabiltzaile batzuekin komunikatzeko. Edonola ere, sarreren edukiek pertsonen eskubideak errespetatu behar dituzte.

VI.- Pertsonek intimitaterako dituzten eskubideen edo industria-jabetza edo jabetza intelektualeko eskubideen aurkakoak diren sarrerak guztiz edo zati batean ezabatuko dira. Argitalpen bati buruzko erreferentzia egiten denean egilea eta argitalpen modua aipatu behar da. Erabiltzaileak eta, hala badagokio, administratzailea saiatuko dira sarreretan agertu daitezkeen datu pertsonalak bereizten, datu pertsonalen babeserako legeriak ezartzen dituen arauei jarraiki. VII.- Merkataritzako edukiren bat edo publizitate-erauntsia daukaten sarreren zatiak ezabatuko dira.

VIII.- Irizpide horiekin bat eginez, moderatzaileak mezu bat guztiz edo zati batean ezabatu dezake blogaren funtzionamendurako arauak ez betetzeagatik. Edozein erabiltzaile ez badago mezu zehatz baten ezabapenarekin edo moderatzailearen ekintzarekin ados, berarekin harremanetan jarri ahalko da bere kexa helarazteko edo ezabapen horren arrazoiak ezagutzeko. Foroa ez da inola ere erabiliko mezu bati emandako tratamenduari kontra egiteko.

IX.- Bloga administratzeko datu base bat sortzea beharrezkoa suertatzen bada, erabiltzaileei datu base horren berri emango zaie, bai eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 20ko 15/1999 Lege Organikoak xedatzen dituen eskubideen berri ere.