Hotza etxeetan. El Ararteko propone medidas contra la pobreza energética.

tercera-edad

2017ko otsailaren 17a

Berria, Deia, Diario de Noticias de Álava, Diario de Noticias de Gipuzkoa

Otsaila hilabete hotza da, hotz-hotza batzuetan. Garai honetan Siberiako aire-masak Europako mendebaldera mugitzen dira eta, oro har, tenperatura jaitsarazten dute. Oraindik gogoan dugu 1956ko otsail hura, hotzak Euskadi astebete pasatxo harrapatu zuenekoa. Hotz polar hark Europa erdia astindu zuen, eta hura gogoratzeko, zenbait elkartek, hala nola Ingurumen Zientzien Elkarteak edo Energia-eredu berri baten aldeko plataformak (Euskadin, Gure Energia), otsailaren 17a aldarrikatzen dute Energia-pobretasunaren kontrako Europako Eguntzat.

“Hotza etxeetan. El Ararteko propone medidas contra la pobreza energética.” irakurtzen jarraitu

Medidas positivas promovidas por los ayuntamientos vascos para la prevención de la pobreza energética en Euskadi

nube_pobreza21Arartekoak poz hartu du jakitean aste honetan Irungo Udalak eta Iberdrola energia-enpresak hitzarmen bat sinatu dutela, udalerri horretako energia-pobretasuna pairatzen dutenak eraginkortasunez babesteko. Hitzarmen horretan zenbait koordinazio-tresna ezarri dira energia-hornidura (argindarra eta gasa) ez eteteko egoerarik txarrenean dauden familien etxeetan.

Irungo Udalaren ekimen hori Euskadiko hiru hiriburuek (Bilbo, Gasteiz eta Donostiak) berriki hartu dituzten neurriei gehitzen zaie, eta erabat txertatzen da Arartekoak aldezturiko dinamikan, gure herrialdeko administrazioak baliabideez hornitu daitezen, egoera ekonomiko txarrean daudenei argindar eta gas hornidura bermatzeko. “Medidas positivas promovidas por los ayuntamientos vascos para la prevención de la pobreza energética en Euskadi” irakurtzen jarraitu