Respuesta a la solicitud de una Asociación para iniciar el procedimiento que estudiará la inclusión del lobo en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas

EUSKO JAURLARITZAK PROZEDURA BAT HASI DU OTSOA DESAGERTZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEEN EUSKAL KATALOGOAN SARTZEKO

Euskadiko Otso Taldeak Arartekoari azaldu zionez, otsoa (canis lupus) desagertzear dauden espezieen EAEko katalogoan sartzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren lehengo Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari, baina hark ez zion erantzun.

Otsoa katalogo horretan sartzeak ondorio nagusi bat ekarriko luke, hain zuzen ere, Euskadiko otsoen kopurua kudeatzeko plan bat onartu beharra. Kudeaketa-plan horien bidez, espezie jakin bat behar bezala iraunarazteko egoera lehengoratu eta mantentzen da; horretarako, zenbait neurri hartu behar izaten dira, dauden arriskuak kentzeko.

Elkarteari erantzun ez ziotenez gero, 2017ko azaroan, Arartekoak hauxe gomendatu zion Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari: ahalik eta lasterren ebatz zezala otsoa katalogo horretan sartzeko eskaera.

Erabaki hori hartzeko orduan, sail horrek kontuan hartu beharko lituzke, Arartekoaren ustez, Bernako Hitzarmenean eta Habitats Zuzentarauan espezie hori babesteko bildu zen araubidea eta horren ondoriozko ikuskapen eta kontrol betebeharrak, baita espezie horren egungo kontserbazio-egoera ere, bere banaketa naturalaren eremuan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan bertan.

Oraindik orain jakin dugunez, sail horrek prozedura bat hastea erabaki du otsoa desagertzear dauden espezieen EAEko katalogoan sartzeko; horrela, onartu egin du Arartekoaren gomendioa.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a

Respuesta a la solicitud de una Asociación para iniciar el procedimiento que estudiará la inclusión del lobo en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas.

EL GOBIERNO VASCO HA INICIADO EL PROCEDIMIENTO PARA INCLUIR EL LOBO EN EL CATÁLOGO VASCO DE ESPECIES AMENAZADAS

La asociación Grupo Lobo de Euskadi/Euskadiko Otso Taldea planteó al Ararteko la falta de respuesta del entonces Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial del Gobierno Vasco a una solicitud de inclusión del lobo (canis lupus) en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas.

La inclusión en el catálogo tendría como principal consecuencia la obligación de aprobar un plan de gestión del nivel de población del lobo en Euskadi. Los planes de gestión están dirigidos a restablecer y mantener un estado de conservación favorable de una especie, para lo cual deben plantearse medidas para eliminar las amenazas existentes.

Ante la falta de respuesta a la asociación, en noviembre de 2017, el Ararteko recomendó al Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco que resolviera, con la mayor brevedad, la solicitud de inclusión del lobo en el catálogo citado.

El Ararteko consideraba que, para tomar esa decisión, ese departamento debería tener en cuenta el régimen de protección de esta especie recogido en el Convenio de Berna y en la Directiva Hábitats, las obligaciones de vigilancia y control que de ellos derivan, así como el actual estado de conservación de esta especie, tanto en su área de distribución natural como a nivel local en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Recientemente hemos tenido conocimiento de que el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco ha acordado iniciar el procedimiento para incluir el lobo en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas, respondiendo favorablemente a la recomendación realizada por el Ararteko.

Vitoria-Gasteiz, 22 de octubre de 2018


EUSKO JAURLARITZAK PROZEDURA BAT HASI DU OTSOA DESAGERTZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEEN EUSKAL KATALOGOAN SARTZEKO

Euskadiko Otso Taldeak Arartekoari azaldu zionez, otsoa (canis lupus) desagertzear dauden espezieen EAEko katalogoan sartzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren lehengo Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari, baina hark ez zion erantzun.

Otsoa katalogo horretan sartzeak ondorio nagusi bat ekarriko luke, hain zuzen ere, Euskadiko otsoen kopurua kudeatzeko plan bat onartu beharra. Kudeaketa-plan horien bidez, espezie jakin bat behar bezala iraunarazteko egoera lehengoratu eta mantentzen da; horretarako, zenbait neurri hartu behar izaten dira, dauden arriskuak kentzeko.

Elkarteari erantzun ez ziotenez gero, 2017ko azaroan, Arartekoak hauxe gomendatu zion Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari: ahalik eta lasterren ebatz zezala otsoa katalogo horretan sartzeko eskaera.

Erabaki hori hartzeko orduan, sail horrek kontuan hartu beharko lituzke, Arartekoaren ustez, Bernako Hitzarmenean eta Habitats Zuzentarauan espezie hori babesteko bildu zen araubidea eta horren ondoriozko ikuskapen eta kontrol betebeharrak, baita espezie horren egungo kontserbazio-egoera ere, bere banaketa naturalaren eremuan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan bertan.

Oraindik orain jakin dugunez, sail horrek prozedura bat hastea erabaki du otsoa desagertzear dauden espezieen EAEko katalogoan sartzeko; horrela, onartu egin du Arartekoaren gomendioa.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a

Ingurumena Arartekoaren urteko txostenean 2017an

Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa:

– Zarataren ingurumen-kontrolak jarraitzen du herritarrek salatutako arazo nagusietako bat izaten, ingurumenaren arloari dagokionez. Herritarren eskubideak, zaratarik gabeko etxea izateko, jarduera zaratatsuen eta gainerakoen zarata-iturrien (partikularrek eragindakoa barne) ingurumen-kontrolaz arduratuko den funtzio publikoa bermatzea eskatzen du. Horretarako, herri agintariek modu planifikatuan erantzun behar dute, zainketa eta ikuskaritza programen bitartez, eta ez bakarrik zarata, usain edo beste eragozpen batzuk jasan behar dituzten pertsonek salatu ondoren.

– Arartekoak hainbat proposamen egin ditu, euskal herri agintariei dagokien ingurumen-kontrola hobetzeko. Besteak beste, ingurumena babesteko eskumena duten euskal erakundeen topagune bat antolatzea proposatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltzarekin lankidetzan, ingurumen-kontrolaren inguruko erakunde-koordinazioa hobetze aldera. Topaketa horien helburuetako bat elkarlana sustatzea izango litzateke, ingurumen-zuzenbidea aplikatzeko, baita informazioa emateko hainbat protokolo eta bide ezartzea ere, ingurumenaren aurkako arau-hausteak izan daitezkeen jarduketak edo ez-egiteak behar bezala hauteman, ikertu eta kalifikatze aldera.

– Bestalde, Ertzaintzaren ingurumen unitatea indartzea eta finkatzea proposatu da, baita herritarrek parte hartzeko mekanismoak areagotzea ere.

– Elkarte ekologistek eta ingurumenaren arloan dihardutenek administrazio-prozeduretan parte hartzea ingurumen-gobernantza lortzeko neurrietako bat da. Multzo horrek Aarhuseko Hitzarmenaren ondoriozko eskubide instrumentalak.

jasotzen ditu. Arartekoak gomendatu dio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari ebatz dezala elkarte baten eskaera, otsoa espezie mehatxatuen EAEko katalogoan sartzeko. Erabaki hori hartzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kontuan hartu beharko ditu Bernako Hitzarmenean eta Hábitats Zuzentarauan jasotako espezie hori babesteko araudia eta horietatik ondorioztatutako zaintza- eta kontrol-betebeharrak. Halaber, espezie honen egungo kontserbazio-egoera hartu beharko du kontuan, bai bere banaketa naturaleko eremuan, bai tokiko mailan Euskal Autonomia Erkidegoan.

– Aarhuseko Hitzarmenaren beste oinarri bat, ingurumenaren arloko informazioa eskuratzeko eskubidea, egoki bultzatzen jarraitu behar da. Arartekoak oinarrizkotzat jotzen du EAEko herri-administrazioek ingurumen-informazioko eskaerak arin eta lehentasunez izapidetu eta ebaztea, ingurumen-informazioa eskuratzeko eskubidea arautzen duen araudian ezarritako hilabeteko epean. Kasu guztietan, administrazioek eskaera jaso izanaren agiria eman behar diote eskatzaileari, erantzuna emateko hilabeteko epea luzatzea posible dela jakinarazita. Legezko betebehar horren osagarri gisa, Arartekoak adierazi du garrantzitsua dela beste formula batzuk bilatzea, informazioa ingurumen arloko gaietan interesa duten pertsonei helarazteko eta hori eskuratzeko bideak hobetzeko.

– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001/42/CE Zuzentarauak, 2001eko ekainaren 27koak, jasotzen dituen plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren ondoriozko betebeharrei dagokienez, esan beharra dago, hiri-antolamenduko planak eta horien aldaketak izapidetzean, indarrean dagoen Ingurumen-ebaluazioaren inguruko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluan jasotako prozedura jarraitu behar dela. Arartekoak iradoki zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, bere eskumenen eremuan, bultza zezala Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen- eta hirigintza- araudia Ingurumen-ebaluazioaren inguruko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoari egokitzea, hirigintza-planen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren betebeharrak kontuan hartuta. Komeni da gogoraraztea ingurumen-organoa dela, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren araudia ezarriz, ingurumenerako ondorio nabarmenak dauden ala ez zehazteko eskudun organoa.

Euskal Autonomia Erkidegoaren karbonoan baxua den energia-eredu iraunkor baterako trantsizioaren inguruko ez-ohiko txostena

2017an, Euskal Autonomia Erkidegoan eredu energetiko iraunkorra eta karbono gutxikoa ezartzeko prozesuari buruzko txosten berezia prestatzen jarraitu du Arartekoak. Txostenaren xedea hauxe da: Euskadin gaur egun dagoen eredu energetikoari buruzko hausnarketa egiteko oinarri batzuk proposatzea eta euskal eredu energetikoa iraunkorrago bihurtzeko aholkuak biltzea.

Horretarako, estrategia energetiko iraunkor baten funtsezko oinarrien inguruko abiapuntu-dokumentu bat sortu du (energiaren kostuak eta prezioa; hornidura-segurtasuna; ingurumen- eta klima-eragina eta gizarte-eragina eta onargarritasun publikoa). Hori guztia egin du Euskadin ikerketa-ospe oso ona duen zentro baten babesarekin, hain zuzen ere Basque Centre for Climate Change / Klima Aldaketa lkergai (BC3) zentroarekin. Diagnostikoaren elementu batzuk egiaztatze aldera, 2017ko abenduan, Arartekoak eztabaida-jardunaldi bat antolatu zuen; bertan, zenbait euskal elkartek, antolakuntzek eta erakundek hartu zuten parte eta BC3ko zuzendari zientifikoa izan zen moderatzailea. Eztabaida-jardunaldia aurretiazko urratsa izango da Arartekoak gomendio eta ondorio batzuk emateko, Euskal Autonomia Erkidegoan energia-eredu berri bat ezartzeko prozesuari buruz.