Declaración institucional del Ararteko en el Día Mundial del Medio Ambiente 2017 «Pertsonak naturarekin harremanetan jartzea».

IMG_0232[1]Ekainaren 5ean, Ararteko erakundeak bat egiten du Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzearekin. Ospakizun hori Nazio Batuen Ingurumen Programak sustatzen du eta honako goiburua aukeratu du 2017an: “Pertsonak naturarekin harremanetan jartzea”. Naturari hurbiletik begiratzeko gonbidapen iradokitzailea da, gertuen dauden naturaguneetara joan eta Lurrari buruz gogoeta egiteko, guztion etxea baita.

Gizateriaren erdia, 3.500 milioi pertsona, hirietan bizi dira gaur egun. 2030. urterako, ustez hala egingo dute munduko biztanleen %60k. Hain urbanizatuta dagoen gizarte honek nekez izan dezake gertuko harremana naturarekin. Aldi berean, baserri giroan bizi diren beste pertsona askok oraindik ere goza dezakete habitat naturalez. Naturarekiko gertutasun horrek hobeto ikusarazten du, egunero, gure ingurumena hondatzen jarraitzea eragotzi behar dela, baliabide naturalak neurriz gain erabiltzea prebenitu behar dela eta gizakiok eta planetako beste espezie batzuek elkarrekin modu orekatuan bizi behar dugula.

“Declaración institucional del Ararteko en el Día Mundial del Medio Ambiente 2017 «Pertsonak naturarekin harremanetan jartzea».” irakurtzen jarraitu

5 de junio: Un día mundial del medio ambiente especial para nuestra vida salvaje/Ekainaren 5a: Ingurumenaren Munduko Egun berezia gure basabizitzarentzat

 karpinBihar Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen dugu. Nazio Batuen Erakundeak 2016an Go wild for life / Bizitzak lilura zaitzala goiburua aukeratu du basabizitza babesteko ahaleginak batzeko asmoz.

Gizakiok pixkanaka planetako bazter guztiak betetzen joan gara, gainontzeko espezieei nagusituz. Nahiz eta gizakien garapenak ezin eztabaidatuzko oparotasuna ekarri eta anitz milioi pertsonaren bizi-baldintzak hobetu –oso modu desberdinean egin arren‑, nekez konpon daitezkeen desoreka handiak ere ekarri ditu, dudarik gabe, gizartean, ekonomian eta ingurumenean. Ondoriorik txarrenetako bat dibertsitate biologikoan izan dugun eragin kaltegarria izan da. Biodibertsitatearen krisia, zeina neurri handi batean giza-ekintzaren ondorioa baita, arrisku larria bihurtu da gaur egun gizakiaren garapenarentzat berarentzat. “5 de junio: Un día mundial del medio ambiente especial para nuestra vida salvaje/Ekainaren 5a: Ingurumenaren Munduko Egun berezia gure basabizitzarentzat” irakurtzen jarraitu