Declaración institucional del Ararteko en el Día Mundial del Medio Ambiente 2017 «Pertsonak naturarekin harremanetan jartzea».

IMG_0232[1]Ekainaren 5ean, Ararteko erakundeak bat egiten du Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzearekin. Ospakizun hori Nazio Batuen Ingurumen Programak sustatzen du eta honako goiburua aukeratu du 2017an: “Pertsonak naturarekin harremanetan jartzea”. Naturari hurbiletik begiratzeko gonbidapen iradokitzailea da, gertuen dauden naturaguneetara joan eta Lurrari buruz gogoeta egiteko, guztion etxea baita.

Gizateriaren erdia, 3.500 milioi pertsona, hirietan bizi dira gaur egun. 2030. urterako, ustez hala egingo dute munduko biztanleen %60k. Hain urbanizatuta dagoen gizarte honek nekez izan dezake gertuko harremana naturarekin. Aldi berean, baserri giroan bizi diren beste pertsona askok oraindik ere goza dezakete habitat naturalez. Naturarekiko gertutasun horrek hobeto ikusarazten du, egunero, gure ingurumena hondatzen jarraitzea eragotzi behar dela, baliabide naturalak neurriz gain erabiltzea prebenitu behar dela eta gizakiok eta planetako beste espezie batzuek elkarrekin modu orekatuan bizi behar dugula.

“Declaración institucional del Ararteko en el Día Mundial del Medio Ambiente 2017 «Pertsonak naturarekin harremanetan jartzea».” irakurtzen jarraitu