Respuesta a la solicitud de una Asociación para iniciar el procedimiento que estudiará la inclusión del lobo en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas

EUSKO JAURLARITZAK PROZEDURA BAT HASI DU OTSOA DESAGERTZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEEN EUSKAL KATALOGOAN SARTZEKO

Euskadiko Otso Taldeak Arartekoari azaldu zionez, otsoa (canis lupus) desagertzear dauden espezieen EAEko katalogoan sartzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren lehengo Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari, baina hark ez zion erantzun.

Otsoa katalogo horretan sartzeak ondorio nagusi bat ekarriko luke, hain zuzen ere, Euskadiko otsoen kopurua kudeatzeko plan bat onartu beharra. Kudeaketa-plan horien bidez, espezie jakin bat behar bezala iraunarazteko egoera lehengoratu eta mantentzen da; horretarako, zenbait neurri hartu behar izaten dira, dauden arriskuak kentzeko.

Elkarteari erantzun ez ziotenez gero, 2017ko azaroan, Arartekoak hauxe gomendatu zion Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari: ahalik eta lasterren ebatz zezala otsoa katalogo horretan sartzeko eskaera.

Erabaki hori hartzeko orduan, sail horrek kontuan hartu beharko lituzke, Arartekoaren ustez, Bernako Hitzarmenean eta Habitats Zuzentarauan espezie hori babesteko bildu zen araubidea eta horren ondoriozko ikuskapen eta kontrol betebeharrak, baita espezie horren egungo kontserbazio-egoera ere, bere banaketa naturalaren eremuan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan bertan.

Oraindik orain jakin dugunez, sail horrek prozedura bat hastea erabaki du otsoa desagertzear dauden espezieen EAEko katalogoan sartzeko; horrela, onartu egin du Arartekoaren gomendioa.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude