Respuesta a la solicitud de una Asociación para iniciar el procedimiento que estudiará la inclusión del lobo en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas

EUSKO JAURLARITZAK PROZEDURA BAT HASI DU OTSOA DESAGERTZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEEN EUSKAL KATALOGOAN SARTZEKO

Euskadiko Otso Taldeak Arartekoari azaldu zionez, otsoa (canis lupus) desagertzear dauden espezieen EAEko katalogoan sartzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren lehengo Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari, baina hark ez zion erantzun.

Otsoa katalogo horretan sartzeak ondorio nagusi bat ekarriko luke, hain zuzen ere, Euskadiko otsoen kopurua kudeatzeko plan bat onartu beharra. Kudeaketa-plan horien bidez, espezie jakin bat behar bezala iraunarazteko egoera lehengoratu eta mantentzen da; horretarako, zenbait neurri hartu behar izaten dira, dauden arriskuak kentzeko.

Elkarteari erantzun ez ziotenez gero, 2017ko azaroan, Arartekoak hauxe gomendatu zion Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari: ahalik eta lasterren ebatz zezala otsoa katalogo horretan sartzeko eskaera.

Erabaki hori hartzeko orduan, sail horrek kontuan hartu beharko lituzke, Arartekoaren ustez, Bernako Hitzarmenean eta Habitats Zuzentarauan espezie hori babesteko bildu zen araubidea eta horren ondoriozko ikuskapen eta kontrol betebeharrak, baita espezie horren egungo kontserbazio-egoera ere, bere banaketa naturalaren eremuan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan bertan.

Oraindik orain jakin dugunez, sail horrek prozedura bat hastea erabaki du otsoa desagertzear dauden espezieen EAEko katalogoan sartzeko; horrela, onartu egin du Arartekoaren gomendioa.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a

Respuesta a la solicitud de una Asociación para iniciar el procedimiento que estudiará la inclusión del lobo en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas.

EL GOBIERNO VASCO HA INICIADO EL PROCEDIMIENTO PARA INCLUIR EL LOBO EN EL CATÁLOGO VASCO DE ESPECIES AMENAZADAS

La asociación Grupo Lobo de Euskadi/Euskadiko Otso Taldea planteó al Ararteko la falta de respuesta del entonces Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial del Gobierno Vasco a una solicitud de inclusión del lobo (canis lupus) en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas.

La inclusión en el catálogo tendría como principal consecuencia la obligación de aprobar un plan de gestión del nivel de población del lobo en Euskadi. Los planes de gestión están dirigidos a restablecer y mantener un estado de conservación favorable de una especie, para lo cual deben plantearse medidas para eliminar las amenazas existentes.

Ante la falta de respuesta a la asociación, en noviembre de 2017, el Ararteko recomendó al Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco que resolviera, con la mayor brevedad, la solicitud de inclusión del lobo en el catálogo citado.

El Ararteko consideraba que, para tomar esa decisión, ese departamento debería tener en cuenta el régimen de protección de esta especie recogido en el Convenio de Berna y en la Directiva Hábitats, las obligaciones de vigilancia y control que de ellos derivan, así como el actual estado de conservación de esta especie, tanto en su área de distribución natural como a nivel local en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Recientemente hemos tenido conocimiento de que el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco ha acordado iniciar el procedimiento para incluir el lobo en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas, respondiendo favorablemente a la recomendación realizada por el Ararteko.

Vitoria-Gasteiz, 22 de octubre de 2018


EUSKO JAURLARITZAK PROZEDURA BAT HASI DU OTSOA DESAGERTZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEEN EUSKAL KATALOGOAN SARTZEKO

Euskadiko Otso Taldeak Arartekoari azaldu zionez, otsoa (canis lupus) desagertzear dauden espezieen EAEko katalogoan sartzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren lehengo Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari, baina hark ez zion erantzun.

Otsoa katalogo horretan sartzeak ondorio nagusi bat ekarriko luke, hain zuzen ere, Euskadiko otsoen kopurua kudeatzeko plan bat onartu beharra. Kudeaketa-plan horien bidez, espezie jakin bat behar bezala iraunarazteko egoera lehengoratu eta mantentzen da; horretarako, zenbait neurri hartu behar izaten dira, dauden arriskuak kentzeko.

Elkarteari erantzun ez ziotenez gero, 2017ko azaroan, Arartekoak hauxe gomendatu zion Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari: ahalik eta lasterren ebatz zezala otsoa katalogo horretan sartzeko eskaera.

Erabaki hori hartzeko orduan, sail horrek kontuan hartu beharko lituzke, Arartekoaren ustez, Bernako Hitzarmenean eta Habitats Zuzentarauan espezie hori babesteko bildu zen araubidea eta horren ondoriozko ikuskapen eta kontrol betebeharrak, baita espezie horren egungo kontserbazio-egoera ere, bere banaketa naturalaren eremuan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan bertan.

Oraindik orain jakin dugunez, sail horrek prozedura bat hastea erabaki du otsoa desagertzear dauden espezieen EAEko katalogoan sartzeko; horrela, onartu egin du Arartekoaren gomendioa.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a

La información ambiental dentro del plazo de un mes

jornadaPertsona batek Arartekoari azaldu zionez, ingurumen arloko informazio eskaera bat egin zuen, baina ez zuen erantzunik jaso araudian ezarritako hilabeteko epearen barruan. Informazio horrek zerikusia zuen Zabalgarbi instalazioaren Zaintza Programan 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2008. urteetan erregistratu ziren agiriekin.

Arartekoak eskaera horri eta informazioa bidaltzeko orduan gertatutako atzerapenari buruzko argibideak eskatu zizkion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari. Sail horrek kexagileari emandako erantzuna helarazi zigun, non eskaera onartu zuen. Igortzeko orduan izandako atzerapenari buruz, txostenean adierazi du eskatutako informazioa hain zabala izanik eta zer aldiri zegokion ikusita, ezinezkoa zela xedatutako epean erantzutea. “La información ambiental dentro del plazo de un mes” irakurtzen jarraitu

La protección de la ola de Mundaka como un elemento de interés natural de este espacio de ocio para la práctica del surf

Foto ubicada en https://www.euskadi.eus/r49-orokorra/es/contenidos/nota_prensa/mundakako_olatua/es_10212/mundakako_olatua.html
Foto ubicada en https://www.euskadi.eus/r49-orokorra/es/contenidos/nota_prensa/mundakako_olatua/es_10212/mundakako_olatua.html

Mundakako olatua natura intereseko elementu gisa babes dadin sustatzeko, surfean aritzeko aisia-leku horretan

Arartekoak jakin zuen Mundakako itsasbazterrean gatazka bat sortu zela, 2015ean izandako ekaitzen ondoren Laida hondartzako hareatza berreraikitzeko lanen ondorioz.

Surflari eta elkarte ekologista batzuek eskatu zuten neur zedila ingurumenean zer-nolako eragina izango zuten Ibarrangeluko itsasertzeko harea mugitzeko lanek, eta neurriak har zitezela lan horiek Mundakako ezkerreko olatuan izango zuten eragina gutxitzeko. Horretarako, Mundakako olatua eta barra egoki babesteko bideak bila zitezela proposatu zuten, surfean aritzeko aukera bermatzeko. “La protección de la ola de Mundaka como un elemento de interés natural de este espacio de ocio para la práctica del surf” irakurtzen jarraitu