Medidas positivas promovidas por los ayuntamientos vascos para la prevención de la pobreza energética en Euskadi

nube_pobreza21Arartekoak poz hartu du jakitean aste honetan Irungo Udalak eta Iberdrola energia-enpresak hitzarmen bat sinatu dutela, udalerri horretako energia-pobretasuna pairatzen dutenak eraginkortasunez babesteko. Hitzarmen horretan zenbait koordinazio-tresna ezarri dira energia-hornidura (argindarra eta gasa) ez eteteko egoerarik txarrenean dauden familien etxeetan.

Irungo Udalaren ekimen hori Euskadiko hiru hiriburuek (Bilbo, Gasteiz eta Donostiak) berriki hartu dituzten neurriei gehitzen zaie, eta erabat txertatzen da Arartekoak aldezturiko dinamikan, gure herrialdeko administrazioak baliabideez hornitu daitezen, egoera ekonomiko txarrean daudenei argindar eta gas hornidura bermatzeko. “Medidas positivas promovidas por los ayuntamientos vascos para la prevención de la pobreza energética en Euskadi” irakurtzen jarraitu

5 de junio: Un día mundial del medio ambiente especial para nuestra vida salvaje/Ekainaren 5a: Ingurumenaren Munduko Egun berezia gure basabizitzarentzat

 karpinBihar Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen dugu. Nazio Batuen Erakundeak 2016an Go wild for life / Bizitzak lilura zaitzala goiburua aukeratu du basabizitza babesteko ahaleginak batzeko asmoz.

Gizakiok pixkanaka planetako bazter guztiak betetzen joan gara, gainontzeko espezieei nagusituz. Nahiz eta gizakien garapenak ezin eztabaidatuzko oparotasuna ekarri eta anitz milioi pertsonaren bizi-baldintzak hobetu –oso modu desberdinean egin arren‑, nekez konpon daitezkeen desoreka handiak ere ekarri ditu, dudarik gabe, gizartean, ekonomian eta ingurumenean. Ondoriorik txarrenetako bat dibertsitate biologikoan izan dugun eragin kaltegarria izan da. Biodibertsitatearen krisia, zeina neurri handi batean giza-ekintzaren ondorioa baita, arrisku larria bihurtu da gaur egun gizakiaren garapenarentzat berarentzat. “5 de junio: Un día mundial del medio ambiente especial para nuestra vida salvaje/Ekainaren 5a: Ingurumenaren Munduko Egun berezia gure basabizitzarentzat” irakurtzen jarraitu

El medio ambiente en el informe anual del Ararteko al Parlamento Vasco

IMG_0738• Herri-administrazioek jarraitu behar dute ingurumen informazio eskaerak modu azkarrean, lehentasunez eta indarrean dagoen legerian xedatutako hilabeteko epean (gehienez ere) izapidetzeko eta ebazteko eginbeharra betetzen. Horretarako, euskal herri-administrazioei bitarteko tekniko eta elektroniko nahikoak esleitu behar zaizkie legeria horren ondoriozko eginbeharrak bete ditzaten. Legezko betebehar horren osagarri gisa, interesgarria izan daiteke beste formula batzuk bilatzea informazio nahikoa helarazteko eta ingurumen arloko gaietan interesa duten elkarteen partaidetza hobetzeko.

• Herri-administrazioek ingurumen informazioa modu aktiboan zabaltzea ingurumeneko zenbait elementuren egoerari buruzko datuak helarazteko aukera bat da, airea, atmosfera, ura, lurzorua, lurra, paisaiak eta esparru naturalak besteak beste. Testuinguru horretan modu positiboan baloratu dugu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Arartekoak egindako iradokizunari emandako erantzuna. Iradokizun horretan herritar batek neurtzeko kabinen datuei lotutako informazioa hobetzeko egin zuen proposamena jaso zen. Arduradun publikoek ahaleginak egiten jarraitu behar dute webgune horietako erabiltzaileei argibideak eta laguntza teknikoa eskaintzeko, euren ingurumen arloko eskubideak gauzatuz. “El medio ambiente en el informe anual del Ararteko al Parlamento Vasco” irakurtzen jarraitu