El Ararteko inicia una actuación de oficio sobre la aplicación de la Directiva de aves silvestres en la práctica del silvestrismo en Euskadi

1358790742Hegazti horiek egoera basatian bizi ohi dira, basoetan eta hiriko berdeguneetan. Silbestrismoa deritzan gizakiaren aspaldiko jarduera baten ondorioz, antzina-antzinatik, landa-txoritxo horiek harrapatu eta gatibu edukitzen dira, kanturako atxiki eta trebatzeko.

Arartekoak jakin duenez, Europako Batzordeak zehapen-espediente bat ireki du Espainiaren kontra, inolako arrazoirik gabe ehiza-jarduera hori egiten jarrai dadin uzteagatik.

Aldi berean, zenbait talde eta elkarte ekologista, Seo Birdlife kasu, eztabaidatzen ari dira ea bateragarriak diren hegazti horiek harrapatu eta atxikitzea debekatzen duen araubidea eta silbestrismoan aritzea.

Basa-hegaztiak babesteko araubidea 2009/147/CE Zuzentarauan jasota dago (basoko hegaztiak iraunarazteari buruzkoa da hori). Bertan ezartzen denez, estatu kide guztiek egoera basatian bizi diren hegaztien espezie guztiak iraunarazi behar dituzte. Horretarako, estatuek zenbait neurri ezarri behar dituzte, esaterako, debekatu egin behar dute hegaztiak nahita harrapatzea, saltzea edo, geroago, zenbait espezie atxikitzea, nahiz eta horiek ehizatu eta harrapatzea debekatuta egon.

Estatu kideek salbuespenak ezar ditzakete basa-hegaztiak babesteko araubide horretan, beste arrazoi batzuen artean, “hegazti jakin batzuen kopuru txiki bat harrapatu, atxiki edo zuhurki ustiatzen uzteko, zorrozki kontrolatutako baldintzetan eta kontuz hautatuz”. Basa-hegaztiak “zuhurki ustiatu” nahi badira, argi aipatu behar dira zein espezie salbuetsiko diren, harrapatzeko zer metodo dauden baimenduta, baita ere zer muga eta kontrol gauzatu behar diren.

Horren haritik, badakigu foru ebazpen eta agindu batzuk onartu direla Euskal Herrian fringilidoen harrapaketa egokitzeko eta mugatzeko. Orobat, baimentzeko baldintza batzuk ezarri dira, kontuan hartuta silbestrismoaren modalitate horri buruzko araudi-aldaketak, Europako Batzordeak egindako gomendio eta iradokizunak, baita autonomia erkidegoetako eta Estatuko bilera teknikoak ere.

Hala ere, Europako Batzordeak hainbat jarduera hasi ditu, basa-hegaztien gaineko Zuzentarauak berekin dakartzan betebeharrak betetzen ari diren ikusteko.

Horiek zuzen betetzen ari diren ala ez argitzeko Europar Batasunaren prozedura bukatu arte, bai Arabak, bai Bizkaiak, jada baliorik gabe utzi dute fringilidoak harrapatzeko salbuespen-araubidea.

Haatik, orain arte ez da idatzita agertu 2009ko ekaineko foru araua baliogabetu denik. Arau horrek salbuespen hori ezartzea baimentzen du Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari informazioa eskatu diogu, jakin nahi baitu ea lurralde historiko horretan indarrean dagoen ala ez hegazti fringilidioak harrapatzeko baimena, eta ea zuzen ezartzen den horrelako hegaztien kopuru txikia harrapatzeko asmoz Zuzentarauan xedatutako salbuespen-araubidea.

Lurralde historikoek gai honetan dituzten eskumenak gorabehera, interesgarria iruditzen zaigu, halaber, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak zer balorazio egin dezakeen gai horretaz, zehazki, natura babesteko euskal legeriaren testua edo hori garatzeko araudia basa-hegaztiak iraunarazteko Europar Batasunaren Zuzentarauko xedapenetara egokitzeko premiaz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude