La información ambiental dentro del plazo de un mes

jornadaPertsona batek Arartekoari azaldu zionez, ingurumen arloko informazio eskaera bat egin zuen, baina ez zuen erantzunik jaso araudian ezarritako hilabeteko epearen barruan. Informazio horrek zerikusia zuen Zabalgarbi instalazioaren Zaintza Programan 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2008. urteetan erregistratu ziren agiriekin.

Arartekoak eskaera horri eta informazioa bidaltzeko orduan gertatutako atzerapenari buruzko argibideak eskatu zizkion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari. Sail horrek kexagileari emandako erantzuna helarazi zigun, non eskaera onartu zuen. Igortzeko orduan izandako atzerapenari buruz, txostenean adierazi du eskatutako informazioa hain zabala izanik eta zer aldiri zegokion ikusita, ezinezkoa zela xedatutako epean erantzutea. “La información ambiental dentro del plazo de un mes” irakurtzen jarraitu

Apología del descanso

IMG_8167[1]Los ecos del verano se alejan y con ellos los de las fiestas populares que cada año se celebran en nuestros pueblos y ciudades. Estas fiestas representan un aspecto importante de identidad colectiva, son instrumento de cohesión y participación social, expresión tradicional de alegría y disfrute popular y fuente innegable de actividad económica. Al mismo tiempo, las fiestas propician el bullicio y, muchas veces, un exceso de decibelios en la calle…y en muchos domicilios. El fin del verano parece, por tanto, un momento propicio para reflexionar sobre las consecuencias que genera el ruido para sectores considerables de la población.

Y es que muchas personas no consiguen descansar. Según datos estadísticos, cerca de un 25% de las familias en la Comunidad Autónoma Vasca y en Navarra sufre problemas de ruido excesivo en sus hogares por causa del tráfico rodado, del ocio o de ciertas actividades hosteleras. Por ello, son muchas las personas que tienen dificultades para disfrutar de un descanso reparador, indispensable para su salud e integridad, siendo así que se hallan en el interior de sus domicilios, el ámbito más privado y protegido de intimidad personal y familiar. “Apología del descanso” irakurtzen jarraitu

La protección de la ola de Mundaka como un elemento de interés natural de este espacio de ocio para la práctica del surf

Foto ubicada en https://www.euskadi.eus/r49-orokorra/es/contenidos/nota_prensa/mundakako_olatua/es_10212/mundakako_olatua.html
Foto ubicada en https://www.euskadi.eus/r49-orokorra/es/contenidos/nota_prensa/mundakako_olatua/es_10212/mundakako_olatua.html

Mundakako olatua natura intereseko elementu gisa babes dadin sustatzeko, surfean aritzeko aisia-leku horretan

Arartekoak jakin zuen Mundakako itsasbazterrean gatazka bat sortu zela, 2015ean izandako ekaitzen ondoren Laida hondartzako hareatza berreraikitzeko lanen ondorioz.

Surflari eta elkarte ekologista batzuek eskatu zuten neur zedila ingurumenean zer-nolako eragina izango zuten Ibarrangeluko itsasertzeko harea mugitzeko lanek, eta neurriak har zitezela lan horiek Mundakako ezkerreko olatuan izango zuten eragina gutxitzeko. Horretarako, Mundakako olatua eta barra egoki babesteko bideak bila zitezela proposatu zuten, surfean aritzeko aukera bermatzeko. “La protección de la ola de Mundaka como un elemento de interés natural de este espacio de ocio para la práctica del surf” irakurtzen jarraitu

La Diputación Foral de Gipuzkoa deroga la autorización de caza de fringílidos (pequeños pájaros cantores) en ese Territorio Histórico

IMG_8167[1]Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu denez, salbuespen gisa, Gipuzkoan zenbait hegazti fringilido ehizatu eta edukitzeko baimena ematen zuen foru agindua baliogabe gelditu da.

Foru Aginduak berrikusi egin du txori txiki horien silbestrismo-jarduera baimentzen zuen aurreko irizpidea. Hala, erantzun egin dio Arartekoak duela hilabete hasitako ofiziozko jarduerari, hau da hegazti silbestreak gordetzeko erkidegoko zuzentarauan eta Naturaren Ondareari eta Bioaniztasunari buruzko Legean xedatutako hegazti fringilidoak zenbateko txikietan ehizatzeari buruzko salbuespen erregimena eraginkortasunez betearaztea xede zuen jarduerari. “La Diputación Foral de Gipuzkoa deroga la autorización de caza de fringílidos (pequeños pájaros cantores) en ese Territorio Histórico” irakurtzen jarraitu

El Ararteko inicia una actuación de oficio sobre la aplicación de la Directiva de aves silvestres en la práctica del silvestrismo en Euskadi

1358790742Hegazti horiek egoera basatian bizi ohi dira, basoetan eta hiriko berdeguneetan. Silbestrismoa deritzan gizakiaren aspaldiko jarduera baten ondorioz, antzina-antzinatik, landa-txoritxo horiek harrapatu eta gatibu edukitzen dira, kanturako atxiki eta trebatzeko.

Arartekoak jakin duenez, Europako Batzordeak zehapen-espediente bat ireki du Espainiaren kontra, inolako arrazoirik gabe ehiza-jarduera hori egiten jarrai dadin uzteagatik.

Aldi berean, zenbait talde eta elkarte ekologista, Seo Birdlife kasu, eztabaidatzen ari dira ea bateragarriak diren hegazti horiek harrapatu eta atxikitzea debekatzen duen araubidea eta silbestrismoan aritzea. “El Ararteko inicia una actuación de oficio sobre la aplicación de la Directiva de aves silvestres en la práctica del silvestrismo en Euskadi” irakurtzen jarraitu

Medidas positivas promovidas por los ayuntamientos vascos para la prevención de la pobreza energética en Euskadi

nube_pobreza21Arartekoak poz hartu du jakitean aste honetan Irungo Udalak eta Iberdrola energia-enpresak hitzarmen bat sinatu dutela, udalerri horretako energia-pobretasuna pairatzen dutenak eraginkortasunez babesteko. Hitzarmen horretan zenbait koordinazio-tresna ezarri dira energia-hornidura (argindarra eta gasa) ez eteteko egoerarik txarrenean dauden familien etxeetan.

Irungo Udalaren ekimen hori Euskadiko hiru hiriburuek (Bilbo, Gasteiz eta Donostiak) berriki hartu dituzten neurriei gehitzen zaie, eta erabat txertatzen da Arartekoak aldezturiko dinamikan, gure herrialdeko administrazioak baliabideez hornitu daitezen, egoera ekonomiko txarrean daudenei argindar eta gas hornidura bermatzeko. “Medidas positivas promovidas por los ayuntamientos vascos para la prevención de la pobreza energética en Euskadi” irakurtzen jarraitu

5 de junio: Un día mundial del medio ambiente especial para nuestra vida salvaje/Ekainaren 5a: Ingurumenaren Munduko Egun berezia gure basabizitzarentzat

 karpinBihar Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen dugu. Nazio Batuen Erakundeak 2016an Go wild for life / Bizitzak lilura zaitzala goiburua aukeratu du basabizitza babesteko ahaleginak batzeko asmoz.

Gizakiok pixkanaka planetako bazter guztiak betetzen joan gara, gainontzeko espezieei nagusituz. Nahiz eta gizakien garapenak ezin eztabaidatuzko oparotasuna ekarri eta anitz milioi pertsonaren bizi-baldintzak hobetu –oso modu desberdinean egin arren‑, nekez konpon daitezkeen desoreka handiak ere ekarri ditu, dudarik gabe, gizartean, ekonomian eta ingurumenean. Ondoriorik txarrenetako bat dibertsitate biologikoan izan dugun eragin kaltegarria izan da. Biodibertsitatearen krisia, zeina neurri handi batean giza-ekintzaren ondorioa baita, arrisku larria bihurtu da gaur egun gizakiaren garapenarentzat berarentzat. “5 de junio: Un día mundial del medio ambiente especial para nuestra vida salvaje/Ekainaren 5a: Ingurumenaren Munduko Egun berezia gure basabizitzarentzat” irakurtzen jarraitu

El medio ambiente en el informe anual del Ararteko al Parlamento Vasco

IMG_0738• Herri-administrazioek jarraitu behar dute ingurumen informazio eskaerak modu azkarrean, lehentasunez eta indarrean dagoen legerian xedatutako hilabeteko epean (gehienez ere) izapidetzeko eta ebazteko eginbeharra betetzen. Horretarako, euskal herri-administrazioei bitarteko tekniko eta elektroniko nahikoak esleitu behar zaizkie legeria horren ondoriozko eginbeharrak bete ditzaten. Legezko betebehar horren osagarri gisa, interesgarria izan daiteke beste formula batzuk bilatzea informazio nahikoa helarazteko eta ingurumen arloko gaietan interesa duten elkarteen partaidetza hobetzeko.

• Herri-administrazioek ingurumen informazioa modu aktiboan zabaltzea ingurumeneko zenbait elementuren egoerari buruzko datuak helarazteko aukera bat da, airea, atmosfera, ura, lurzorua, lurra, paisaiak eta esparru naturalak besteak beste. Testuinguru horretan modu positiboan baloratu dugu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Arartekoak egindako iradokizunari emandako erantzuna. Iradokizun horretan herritar batek neurtzeko kabinen datuei lotutako informazioa hobetzeko egin zuen proposamena jaso zen. Arduradun publikoek ahaleginak egiten jarraitu behar dute webgune horietako erabiltzaileei argibideak eta laguntza teknikoa eskaintzeko, euren ingurumen arloko eskubideak gauzatuz. “El medio ambiente en el informe anual del Ararteko al Parlamento Vasco” irakurtzen jarraitu