La Diputación Foral de Gipuzkoa deroga la autorización de caza de fringílidos (pequeños pájaros cantores) en ese Territorio Histórico

IMG_8167[1]Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu denez, salbuespen gisa, Gipuzkoan zenbait hegazti fringilido ehizatu eta edukitzeko baimena ematen zuen foru agindua baliogabe gelditu da.

Foru Aginduak berrikusi egin du txori txiki horien silbestrismo-jarduera baimentzen zuen aurreko irizpidea. Hala, erantzun egin dio Arartekoak duela hilabete hasitako ofiziozko jarduerari, hau da hegazti silbestreak gordetzeko erkidegoko zuzentarauan eta Naturaren Ondareari eta Bioaniztasunari buruzko Legean xedatutako hegazti fringilidoak zenbateko txikietan ehizatzeari buruzko salbuespen erregimena eraginkortasunez betearaztea xede zuen jarduerari.

Foru Sailak neurri hori hartu du Europar Batzordeak aurki horri dagokionez igorri duen zigor espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan zitzakeen ondorioen aurrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude