Declaración Institucional del Ararteko en el Día Mundial del Medio AmbienteArartekoaren Erakundearen adierazpena. Ingurumenaren Munduko Egunean

fwclogo

Hoy celebramos en todo el planeta el Día Mundial del Medio Ambiente. El lema elegido en esta ocasión no ha podido ser más oportuno: “Piensa, aliméntate, ahorra”. Esta campaña mundial promovida por el Programa de Naciones Unidas para el Medio Ambiente pretende concienciar a la opinión pública contra la cultura del desecho de alimentos que implica desaprovechar al año más de 1,3 millones de toneladas de alimentos. Esa producción de excedentes de recursos alimentarios para su posterior desperdicio, junto al reproche ético que conlleva, provoca una inmensa huella ecológica sobre los limitados recursos naturales del planeta.

 La institución del Ararteko quiere unirse a la celebración de este día con toda la ciudadanía vasca compartiendo la necesidad de hacer una profunda reflexión interior y colectiva sobre el consumo conspicuo que, en demasiadas ocasiones, hace nuestra sociedad de los recursos alimentarios y del resto de recursos naturales.

 La búsqueda de fórmulas que permitan la reducción del deshecho de alimentos pasa por medidas que, permitiendo garantizar la seguridad alimentaria, posibiliten una mayor cercanía entre el productor y el consumidor, y fomenten actividades como la agricultura ecológica o la pesca sostenible.

 Por su parte, el ahorro está dirigido a un consumo sostenible y a una utilización racional de los recursos que dispone el planeta. La utilización de los recursos, que como todos deberíamos ser conscientes no son ilimitados, tiene un reflejo en nuestra huella ecológica. Cada día que pasa nuestro planeta pierde algo de su capacidad regeneradora. Este mes de mayo, el nivel de C02 en la atmósfera, uno de los gases que más contribuye al calentamiento global, ha sobrepasado una media diaria de 400 partes por millón, un límite simbólico no visto en la Tierra desde hace tres millones de años.

 Un día como hoy queremos hacer hincapié en el amplio margen de mejora que el ahorro tiene en sectores como el energético. Este ahorro energético está ligado con la eficiencia energética y con la utilización de fuentes de energía renovables. El consumo de energías fósiles continúa aun siendo hegemónico en Euskadi tanto en el transporte, en la industria como en nuestros hogares. El excesivo uso y dependencia de estas fuentes no renovables requiere una reflexión social ineludible entre todos los agentes políticos, sociales y la ciudadanía en general. Un ejemplo es el conflicto social surgido en torno a la fracturación hidráulica (fracking) en Euskadi. En nuestra resolución sobre la fracturación hidráulica en Euskadi hemos planteado la necesidad de un debate social y abierto en el que incluíamos un análisis sobre las políticas energéticas de ahorro y eficiencia energética, la reducción de gases con efecto invernadero y conseguir una mayor cuota de energía procedente de fuentes de energía renovables.

 Existen otros ámbitos en los cuales podemos obrar para convertir nuestro consumo en sostenible. El reto que nos plantea el lema elegido por el PNUMA es fundamental para no agotar los recursos de nuestro planeta. Nos va el futuro en ello.

Vitoria/Gasteiz 5 de junio de 2013

 fwclogo

Gaur Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen da planeta osoan. Oraingo honetan aukeratu den goiburua ezin egokiagoa da: “Pentsatu, elikatu, aurreztu”. Munduko kanpaina hau Nazio Batuen Ingurumen Programak (NBIP) sustatu du, janariak botatzearen kulturaren kontra jendea kontzientziatzeko, izan ere, horren ondorioz, urtero 1,3 milioi tonatik gora janari galtzen dira alferrik. Elikagaien soberakin horiek ekoizteak gero alferrik galtzeko, baita horrek berekin dakarren gaitzespen etikoak ere, arrasto ekologiko izugarria sortzen du planetako baliabide natural mugatuetan.

Gure gizarteak, sarriegi, janari-baliabideen eta gainontzeko baliabide naturalen gehiegizko kontsumoa egiten du. Horregatik, egun hau ospatzean, Arartekoak euskal herritar guztiekin bat egin nahi du eta gehiegizko kontsumo horretaz hausnarketa sakona -barrukoa nahiz kolektiboa- egiteko premia partekatu nahi du.

Janari gutxiago botatzeko formulak bilatu nahi badira, zenbait neurri hartu behar dira. Neurri horiek ahalbidetu behar dute elikadura segurtasuna bermatzea, ekoizlea eta kontsumitzailea elkarrengandik hurbilago egotea, eta nekazaritza ekologikoa edo arrantza iraunkorra bezalako jarduerak sustatu behar dituzte.

Beste alde batetik, aurreztea kontsumo iraunkorrera eta planetan dauden baliabideak zentzuz erabiltzera bideratuta dago. Baliabideen erabilera -denok konturatu beharko genuke baliabide horiek ez direla mugagabeak- gure arrasto ekologikoan islatzen da. Egunetik egunera, gure planetak birsortzeko ahalmen pixka bat galtzen du. Maiatzean, atmosferako CO2ren mailak -berotze globala gehien eragiten duten gasetako bat da hori- milioiko 400 zati gainditu ditu batez beste egun bakoitzeko. Muga sinboliko hori ez da ikusi Lurrean duela hiru milioi urtez geroztik.

Gaur bezalako egun batean nabarmendu nahi dugu aurrezteak hobetzeko tarte handia daukala energiarena bezalako sektoreetan. Energia aurreztea, jakina, eraginkortasun energetikoarekin eta energia-iturri berriztagarriak erabiltzearekin lotuta dago. Euskadin energia fosilen kontsumoa da nagusi, hala garraioan eta industrian nola gure etxeetan. Berriztagarriak ez diren energia-iturri horien gehiegizko erabilerak eta horiekiko mendekotasunak beharrezko egiten du gizarte-gogoeta egitea, ezin saihestuzkoa, eragile politikoen, sozialen eta herritar ororen artean.

Horren adibide bat da haustura hidraulikoaren gainean (fracking-a) Euskadin sortu den gizarte-gatazka. Euskadiko haustura hidraulikoari buruzko gure ebazpenean adierazi dugu gizarte-eztabaida irekia egin behar dela eta bertan aztertu beharko liratekeela energia aurrezteko eta eraginkorra izateko energia-politikak, berotegi-efektua duten gasak gutxitzea eta energia-iturri berriztagarrietatik energia-kuota handiagoa lortzea.

Beste eremu batzuetan ere jardun dezakegu gure kontsumoa iraunkorra bihur dadin. NBIPren goiburuak egin digun erronka funtsezkoa da gure planetako baliabideak ez ahitzeko. Etorkizuna horren baitan dago.

Vitoria-Gasteiz 2013ko ekainaren 5a

4 opiniones en “Declaración Institucional del Ararteko en el Día Mundial del Medio AmbienteArartekoaren Erakundearen adierazpena. Ingurumenaren Munduko Egunean”

  1. el tema de la Contaminacion Electromagnetica ambiental (telefonia movil wiffi, lineas de alta y baja tension, transformadores urbanos etc tc,)esta extendida mucho mas de lo que la gennte cree y esta afectando a millones de personas de forma inconsciente.
    la legalidad actual de telecomunicaciones y de las lineas de baja frecuencia (50 cps)y sus equipos, estan OBSOLETAS con respecto A LA CIENCIA MEDICA ACTUAL.
    hay que tomar conciencia de su gran importancia y saber que existen muchos interess en contra….
    prsonalmente he elaborado unas recomendaciones del tema para ayuntamientos (que es la administracion publica mas influenciable por el ciudadano) con el fin de presevar la salud publica ante la electro-cpntaminacion ambiental.
    si es de interes, las puedo enviar siempre que se publiquen integramente y su origen.
    un cordial saludo Ioseba

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *