Encuentro del Ararteko con red de voluntariado de Greenpeace de Euskadi en el barco Mater Museoa/Arartekoa Mater Museoa itsasontzian elkartu da Euskadiko Greenpeace-eko boluntarioen sarearekin

mater

Esta semana dos técnicos del área de medio ambiente del Ararteko hemos tenido la oportunidad de encontramos con el grupo de personas de la red de voluntariado de Greenpeace en Euskadi. El sitio que nos han propuesto ha sido un marco incomparable: el barco museo Mater atracado en esta ocasión en el Museo Marítimo de Bilbao. Este barco pesquero –ubicado normalmente en la bahía de Pasaia– ha iniciado estos días la campaña “pescando residuos” por diversos puertos del cantábrico para promover actividades a favor de la pesca sostenible y la recogida de residuos de plásticos en nuestra costa.

Hemos aprovechado para hablar con personas voluntarias sobre la valoración del área de medioambiente del Ararteko que hemos incorporado en el informe anual del 2014 presentado recientemente en el Parlamento Vasco. Les hemos expuesto nuestras propuestas elaboradas sobre la contaminación acústica, atmosférica, el estado de la calidad de las aguas de consumo así como medidas para impulsar el acceso a la información ambiental y la participación ciudadana. También hemos comentado nuestra propuesta de documento para establecer unas bases para la reflexión sobre el actual modelo energético en Euskadi.

Por su parte, las y los voluntarios nos han informado de su trabajo en los tres territorios informando y sensibilizando sobre las diversas campañas globales de Greenpeace. Esta red de voluntarios nos han trasladado sus preocupaciones a nivel local, en un ámbito que afecta directamente a nuestro territorio, como son la gestión sostenible de los residuos, la agricultura ecológica, el fomento de las energías renovables, la fiscalidad ambiental o la movilidad sostenible. También han expuesto su preocupación sobre el uso de plaguicidas, la sobrepesca, las prospecciones petrolíferas y el uso del fracking o la energía nuclear.

Un encuentro muy interesante en el que hemos podido escuchar esas propuestas para valorar, en la medida de nuestras posibilidades de actuación, cómo incorporarlas en el plan de actuación del área de medio ambiente del Ararteko.

mater2
Arartekoa Mater Museoa itsasontzian elkartu da Euskadiko Greenpeace-eko boluntarioen sarearekin.

Aste honetan, Euskadiko Greenpeace-eko boluntarioen sareko pertsona batzuekin elkartzeko aukera izan dugu Arartekoko ingurumen arloko bi teknikarik. Elkargune paregabe gisa, Museo Mater itsasontzia proposatu digute, oraingoan Bilboko Itsas Museoan ertzeratua baitago. Itsasontzi hori eskuarki Pasaiako badian kokatuta egoten da eta egunotan “hondakinak arrantzatzen” izeneko kanpaina hasi du Kantauriko hainbat portutan barrena, arrantza iraunkorraren aldeko ekintzak eta gure kostaldean plastiko-hondakinen bilketa sustatzeko.

Aukera horretaz baliatuta, boluntarioekin hitz egin dugu Arartekoko ingurumen arloaren balorazioaz (Eusko Legebiltzarrari oraintsu aurkeztu diogun 2014ko txostenean sartu dugu hori). Hots kutsadura, atmosfera kutsadura, kontsumitzeko uren kalitatearen egoera eta herritarren parte-hartzeari buruz egin ditugun proposamenak azaldu dizkiegu, baita ere ingurumen arloko informazioa eskuratzea eta herritarren partaidetza bultzatzeko neurriak ere. Orobat, proposamen bat egin dugu Euskadin gaur egun dagoen energia-eredua hausnartzeko oinarri batzuk ezartzeko, eta horren berri ere eman diegu.

Boluntarioek, bere aldetik, hiru lurraldeetan zer-nolako lana egiten duten azaldu digute, Greenpeace-en era askotako kanpaina orokorrez informatuz eta sentsibilizatuz. Boluntarioen sare horrek herri mailan dituen kezkak adierazi dizkigu, gure lurraldeari zuzenean dagokion arlo batean: hain zuzen, hondakinen kudeaketa iraunkorra, nekazaritza ekologikoa, energia berriztagarriak sustatzea, ingurumen arloko zerga-sistema edo mugikortasun iraunkorra. Era berean, kezka agertu dute plagiziden erabileragatik, gehiegizko arrantzagatik, petrolio prospekzioengatik eta fracking-aren edo energia nuklearraren erabileragatik.

Topaketa oso interesgarria izan da eta hainbat proposamen entzun ahal izan ditugu bertan, jarduteko ditugun aukeren arabera, horiek Arartekoaren ingurumen arloko jarduera-planean nola sartu aztertzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *